Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

87. zk., 2019ko maiatzaren 10a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

DONOSTIA / SAN SEBASTIÁNGO MERKATARITZA ARLOKO 1 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
2195

EDIKTUA, 514/2018 prozedura arruntaren ondoriozkoa.

Donostiako Merkataritza arloko 1 zenbakiko Epaitegia, Merkataritzako Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesala.

Judizioa: 514/2018 prozedura arrunta.

Demandatzailea: Juan Pedro Apezteguia Irigoyen, Aitor Apezteguia Martiarena, Gorka Darceles Arrieta, Iune Apezteguia Perez, Ion Apezteguia Martiarena, Natalia Perez Hernandez, Markos Darceles Apezteguia, Estibaliz Apezteguia Martiarena, Aritz Apezteguia Perez, Martin Darceles Apezteguia eta Maria Concepcion Martiarena Larrion.

Abokatua: Roberto Rivas Hurtado.

Prokuradorea: Isabel Marin Cano.

Demandatua: Everjets Avíaqao Executiva, S.A.

Gaia.

Judizio horretan epaia eman zen 2018-12-12an, eta hau da haren epaitza:

EPAITZA:

Baiesten dut Marín Cano prokuradoreak Juan Pedro Apezteguia Irigoyen, Maria Concepcion Martiarena Larrion, Aitor Apezteguia Martiarena, Natalia Perez Hernandez, Estibaliz Apezteguia Martiarena, Gorka Darceles Arrieta eta Ion Apezteguia Martiarenaren (horiek guztiak adinez nagusiak) eta Iune Apezteguia Perez, Markos Darceles Apezteguia, Aritz Apezteguia Perez eta Martin Darceles Apezteguiaren (adin txikikoak azken horiek) izenean eta haiek ordezkatuz jarritako demanda, Everjets-en aurkakoa, eta, beraz, demandatua kondenatzen dut 10.450 euro ordain ditzan (950 euro bakoitzari), bai eta interesak ere, adierazitako eran.

Everjets prozesuko kostuak ordaintzera kondenatzen dut.

Aurkaratzeko modua: apelazio-errekurtsoa, Gipuzkoako Probintzia Auzitegian (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa egiteko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, hogei egun balioduneko epean, jakinarazpena egin eta biharamunetik aurrera. Idazki horretan, bestalde, hauek adieraziko dira: aurkaratzea zein alegaziotan oinarritzen den eta apelatutako ebazpena eta aurkaratutako erabakiak zein diren (PZLb, 458.2 artikulua).

Errekurtsoa jarri ahal izateko, 50 euroko gordailua eratu beharko da, eta, baldintza hori bete ezean, ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori kontsignatu beharko da epaitegi honek Banco Santanderren duen gordailu eta kontsignazio kontuan. Kontuaren zenbakia hauxe da: 2196000001051418. Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Diru-kopuru hori zainpean utzi izana egiaztatu egin beharko da errekurtsoa aurkeztean (BJLOko 15. XG).

Errekurtsoa jartzeko gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenean salbuetsi deklaratzen direnak eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Everjets Aviaqao Executiva, S.A. demandatuaren egungo egoitza ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu baten bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibileko 1/2000 Legearen 497.2 artikuluaren arabera (PZLb).

Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez dezake demandatu auzi-iheslariak, hogei egun balioduneko epean.

Interesdunak eskuragarri du jakinarazten den ebazpenaren testu osoa auzitegi honetako bulego judizialean.

Donostia, 2019ko apirilaren 5a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala