Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

87. zk., 2019ko maiatzaren 10a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

GETXOKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 2 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
2192

EDIKTUA, behin betiko neurriak aldatzeko bideratutako 251/2018 prozeduraren ondoriozkoa.

JAKINARAZPEN-ZEDULA

Nik, Oihana Fano Dominguezek, Getxoko Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 2 zenbakiko Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesaleko Justizia Administrazioaren letradu naizen honek,

Honen fede ematen dut:

Getxoko (Bizkaia) 2 zenbakiko lehen auzialdiko epaitegian, Amaia Benito Martinek eskatuta Peter Josu Jablonski Aginakoren aurka bideratu den behin betiko neurriak aldatzeko 251/2018 prozeduran, epaitegi honetako Maria Luisa Bayarri Marti magistratuak 70/19 epaia eman du 2019-04-09an.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa interesdunaren eskura dago epaitegi honetako bulego judizialean.

Ebazpen horren aurka, demandatu auzi-iheslariak apelazio-errekurtsoa aurkez dezake, epaitegi honetan, hogei eguneko epean.

Peter Josu Jablonski Aginako demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera (PZLb).

Eta Peter Josu Jablonski Aginako demandatuari behar bezalako jakinarazpena egiteko balio dezan ematen eta sinatzen dut ediktu hau, Getxon (Bizkaia), bi mila eta hemeretziko apirilaren hamarrean.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala