87. zk., 2019ko maiatzaren 10a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (201 KB - 1 orri.)
- EPUB (214 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA
GERNIKA-LUMOKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 1 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
2191
EDIKTUA, adostasunik gabeko dibortzioari buruzko 121/2018 zenbakiko prozeduraren ondoriozkoa.
Nik, Sonia Mansilla Villaverdek, Gernika-Lumoko (Bizkaia) 1 zenbakiko Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesaleko Justizia Administrazioaren letradua naizen honek,
Jakinarazten dut epaia eman dela epaitegi honetan bideratutako adostasunik gabeko dibortziorako 121/2018 prozeduran, eta bulego judizial honetan daukala kopia eskura demandatuak, oso-osorik haren berri izan dezan.
Jaell Nayid Cubillos Torresi legeak agindu bezala jakinarazteko balio dezan, ediktu hau egiten dut, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadin.
Hartzaileari jakinarazten zaio epai horren aurka apelazio-errekurtsoa jarri daitekeela hogei eguneko epean.
Gernika-Lumo (Bizkaia), 2019ko martxoaren 12a.
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.