Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

87. zk., 2019ko maiatzaren 10a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

GERNIKA-LUMOKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 1 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
2190

EDIKTUA, adostasunik gabeko dibortzioari buruzko 220/2018 zenbakiko prozeduraren ondoriozkoa.

Nik, Sonia Mansilla Villaverdek, Gernika-Lumoko (Bizkaia) 1 zenbakiko Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesaleko Justizia Administrazioaren letradua naizen honek.

Jakinarazten dut: epaia eman dela epaitegi honetan bideratutako adostasunik gabeko dibortzioari buruzko 220/2018 prozeduran, eta bulego judizial honetan daukala kopia eskura demandatuak, oso-osorik haren berri izan dezan.

Bianca Lucarelliri legeak agindu bezala jakinarazteko balio dezan, ediktu hau egiten dut, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadin.

Hartzaileari jakinarazten zaio epai horren aurka apelazio-errekurtsoa jar daitekeela hogei eguneko epean.

Gernika-Lumo (Bizkaia), 2019ko martxoaren 12a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala