Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

87. zk., 2019ko maiatzaren 10a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

DONOSTIA / SAN SEBASTIÁNGO LEHEN AUZIALDIKO 6 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
2189

EDIKTUA, 84/2018 exequatur-prozeduraren ondoriozkoa.

Donostiako Lehen Auzialdiko 6 zenbakiko Epaitegia, Zuzeneko Laguntza Zibila emateko Unitate Prozesala.

Judizioa: 84/2018 exequaturra.

Demandatzailea: Goyotsetseg Myagmarsuren.

Abokatua: Estibaliz Madariaga Rudiño.

Prokuradorea: Guadalupe Amunarriz Agueda.

Demandatua: Battulga Shagdarsuren.

Gaia: exequatur.

Aipatutako judizioan, epaia eman da 2019-02-08an, eta hauek dira xedapenak:

1.– Aintzat hartzen da Mongoliako Ulan Bator hiriko Bayangol barrutiko Auzitegiak adostasunik gabeko dibortzioari buruzko prozeduran emandako 2008-09-09ko epaia, Espainian ere indarra izango du eta. Prozedura hartan, Goyotsetseg Myagmorsuren eta Battulga Shagdarsuren izan ziren alderdiak.

2.– Battulga Shagdarsurenen aurkako aitorpena da.

Battulga Shagdarsuren demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera.

Ebazpen horren aurka, demandatu auzi-iheslariak berrikuspen-errekurtsoa aurkez dezake.

Interesdunak eskuragarri du jakinarazten den ebazpenaren testu osoa auzitegi honetako bulego judizialean.

Donostia, 2019ko otsailaren 11.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala