Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

87. zk., 2019ko maiatzaren 10a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BILBOKO LEHEN AUZIALDIKO 7 ZENBAKIKO EPAITEGIA
2188

EDIKTUA, 636/2016 filiazio-prozeduraren ondoriozkoa.

Bilboko Lehen Auzialdiko 7 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: 636/2016 filiazio-prozedura.

Nik, Begoña Amann Subinas, Bilboko Lehen Auzialdiko 7 zenbakiko Epaitegiko Justizia Administrazioaren letradua naizen aldetik, fede ematen dut:

Epaitegi honetan bideratu den 636/2016-I filiazio-prozeduran, epaia eman du, 2017-12-28an, epaitegi honetako magistratu M.ª Eugenia Viguri Arribasek.

Ezinezkoa izan da Luis Domingo Gutierrez Marcos demandatuarekin harremanetan jartzea. Horrenbestez, ediktu honen bidez jakinarazten zaio epaia, eta ohartarazten zaio ebazpen horren aurka apelazio-errekurtsoa jar daitekeela.

Interesdunak eskuragarri du jakinarazten den ebazpenaren testu osoa auzitegi honetako bulego judizialean.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadin ematen dut ediktu hau, Bilbon (Bizkaia), bi mila eta hemeretziko apirilaren hamaikan.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala