Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

87. zk., 2019ko maiatzaren 10a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA SAILA
2186

EBAZPENA, 2019ko apirilaren 16koa, Hezkuntza Berriztatzeko zuzendariarena. Honen bidez, ikasle etorkinentzat kulturartekotasuna sustatzeko programak eta ikasle sartu berrien hizkuntza sendotzeko programak garatzeko 2018-2019 ikasturteko deialdia ebazten da.

Hezkuntzako sailburuaren 2018ko azaroaren 28ko Aginduaren bidez, dirulaguntzetarako deia egin zen ikasle etorkinentzat kulturartekotasuna sustatzeko programak eta ikasle hasiberrien hizkuntza sendotzeko programak garatzeko 2018-2019 ikasturtean.

Agindu horren 13.1 artikuluan ezartzen da Pedagogia Berriztatzeko Zerbitzuari dagokiola agindu horretan aurreikusten diren laguntzak kudeatzeko lanak egitea. Zerbitzu horretako arduradunak ebazpena helaraziko dio Hezkuntza Berriztatzeko zuzendariari, zer dirulaguntza proposatzen duen adieraziz, eta zehaztuz erakunde onuradunen identitatea, emango diren zenbatekoak eta ukatutako dirulaguntzak; azken kasu horretan, adierazi beharko dira eskatzaileen zerrenda eta ukatzeko izan diren motiboak.

Aurreko proposamena azterturik, eta 13.2 artikuluak dioenari jarraituz, honako hau

XEDATZEN DUT:

Lehenengoa.– I. eranskinean azaltzen diren ikastetxeei dirulaguntzak ematea, hasi berri diren ikasleen hizkuntza indartzeko.

Bigarrena.– II. eranskinean zehaztutako ikastetxeei dirulaguntza ukatzea, hiru Ikasle hasi berri baino gutxiago edukitzeagatik.

Hirugarrena.– Emandako dirulaguntzek ez dute aginduan aurreikusitako gehieneko diru-kopururik gainditzen.

Laugarrena.– Bi epetan ordainduko da:

a) Onuradun bakoitzari dagokion dirulaguntzaren balioaren % 80koa izango da lehenengo ordainketa, deialdia ebatzi ondoren, aipatutako aginduaren 14.1.a). artikuluan dirulaguntza onartzeko aipatzen den epea igarota dirulaguntzari berariaz uko egin gabe.

b) Gastua justifikatzen duen dokumentazioa 2019ko irailaren 15a baino lehenago jaso beharko da, dirulaguntza likidatzeko. Dirulaguntzaren guztikoak ezin izango du ebazpenean onartutako zenbatekoa gainditu, ezta egindako gastuaren zenbatekoa ere. Lehenengo ordainketaren kopurua kenduko zaio eta, behar izanez gero, aldea ordaindu edo erreklamatuko zaio.

AZKEN XEDAPENA

Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Hezkuntzako sailburuordeari, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2019ko apirilaren 16a.

Hezkuntza Berriztatzeko zuzendaria,

LUCÍA TORREALDAY BERRUECO.

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala