Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

87. zk., 2019ko maiatzaren 10a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

ARABAKO FORU ALDUNDIA
2173

HUTS-ZUZENKETA, honako iragarki honena: «Iragarkia, Finantza Kudeaketa Zerbitzuko buruaren lanpostua izendapen askearen bidez betetzeko deialdiari buruzkoa».

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariari buruzko abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.b) artikuluak ezartzen duenez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, baldin eta nabarmenak badira, dokumentuen esanahia aldatzen ez badute, eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada.

Era horretako hutsak aurkitu dira Arabako Foru Aldundiaren Finantza Kudeaketa Zerbitzuko buruaren lanpostua izendapen askearen bidez betetzeko deialdiari buruzko iragarkian (2019ko apirilaren 5eko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 67. zk.). Hori dela eta, dagokion zuzenketa egiten da:

hau dioen lekuan:

«Arabako Lurralde Historikoko Aldizkari Ofizialean (40. zk.), 2019ko apirilaren 3koan (...)»

honela esan behar du:

«Arabako Lurralde Historikoko Aldizkari Ofizialean (41. zk.), 2019ko apirilaren 3koan (...)»


Azterketa dokumentala