Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

86. zk., 2019ko maiatzaren 9a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

IRUNGO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 3 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
2166

EDIKTUA, 356/2018 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

JAKINARAZPEN-ZEDULA

Irungo (Gipuzkoa) Lehen Auzialdiko 3 zenbakiko Epaitegian, 356/2018 hitzezko judizioaren prozedura bideratu da, Axa Seguros SA-k eskatuta, Muhamad Mazen Debbs WA Labban-en aurka, hitzezko judizioari buruzkoa. Prozedura horren gainean epaia eman da. Hona hemen idazpurua eta epaitza, kopiatuta:

35/2019 EPAIA

Epailea: Pablo Garcia Abad.

Lekua: Irun (Gipuzkoa).

Eguna: bi mila eta hemeretziko martxoaren hamahirua.

Alderdi demandatzailea: Axa Seguros SA.

Abokatua: Aitor Guisasola Paredes.

Prokuradorea: Pablo Jimenez Gomez.

Alderdi demandatua: Muhamad Mazen Debbs WA Labban.

Judizioko gaia: ahozko judizioa.

EPAITZA

Baiesten du Axa Seguros-ek jarritako demanda, eta, beraz, kondenatu behar dut eta kondenatzen dut Muhamad Mazen Debbs WA Labban auzi-jartzaileari 5.334,82 euro diezazkion, epai honen hirugarren zuzenbide-oinarrian ezarritako interesekin, eta, era berean, kostuak demandatuari ezartzen dizkiot.

Aurkaratzeko modua: apelazio-errekurtsoa, Gipuzkoako Probintzia Auzitegian (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa prestatzeko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik aurrera hogei egun balioduneko epean. Idazki horretan, bestalde, honako hauek adieraziko dira: aurkaratzea zein alegaziotan oinarritzen den, eta apelatutako ebazpena eta aurkaratutako erabakia zein diren (PZLb, 458.2 artikulua).

Errekurtsoa jarri ahal izateko, 50 euroko gordailua eratu beharko da, eta, baldintza hori bete ezean, ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, epaitegi honek Banco Santanderren duen Gordailu eta Kontsignazio Kontuan (1890 0000 13 056 18) kontsignatu beharko da zenbateko hori. Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «Errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02–Apelazioa). Kontsignazioa egiaztatu beharko da errekurtsoa aurkeztean (BJLO, 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Ebazpen honen testua ebazpena eman den prozesuan interesdun ez diren alderdiei helarazi ahalko zaie soilik testuak izan ditzakeen datu pertsonalak aurretiaz testutik bereizita, eta betiere errespetatuz intimitaterako eskubidea, babes-behar berezia duten pertsonen eskubideak eta biktimen edo kaltedunen anonimotasunaren bermea, bidezkoa denean.

Ebazpen honetan jasotako datu pertsonalak ezin izango dira laga, ez jakinarazi ere, legeek ezarritako helburuez besteko helburuekin.

Eta Muhamad Mazen Debbs WA Labban demandatuari behar bezalako jakinarazpena egiteko balio dezan ematen eta sinatzen dut hau, Irunen (Gipuzkoa), bi mila eta hemeretziko apirilaren zortzian.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala