Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

85. zk., 2019ko maiatzaren 8a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Pribatuen iragarkiak

MUSIKENE
2154

IRAGARKIA, Musikene-Euskal Herriko Goi Mailako Musika Ikastegian lau irakasle postu betetzeko hautaketa-prozesuei buruzkoa.

2019-2020 ikasturterako irakasle beharrei erantzuteko, materia/irakasgai hauetako irakasleak hautatzeko lau prozesu publiko onartu dira:

● «Orkestra-errepertorioa: harpa».

● «Musika-hezkuntzaren metodoak, III: Orff».

● «Musika-hezkuntzaren metodoak, I: Kodály».

● «Musikaren didaktika II, III eta IV».

Deialdien oinarriak eta postuen perfilak http://musikene.eus/ webgunean argitaratu dira, Irakasle Hautaketari buruzko atalean.

Donostia, 2019ko apirilaren 17a.

Zuzendari kudeatzailea,

JUAN MARÍA JUARISTI LIZARRALDE.


Azterketa dokumentala