Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

85. zk., 2019ko maiatzaren 8a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

DONOSTIA / SAN SEBASTIÁNGO MERKATARITZA ARLOKO 1 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
2145

EDIKTUA, 306/2018 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

Donostiako Merkataritza arloko 1 zenbakiko Epaitegia, Merkataritzako Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesala.

Judizioa: 306/2018 hitzezko judizioa.

Demandatzailea: Esther Arija Mugica.

Demandatua: Everjets Aviacao Executiva SA.

Gaia: hitzezko judizioa.

Judizio horretan, epaia eman da 2019-01-08an. Hona hemen epaitza:

EPAITZA

Baiesten dut Esther Arija Mujicak bere izenean eta XXXXX eta XXXXX bere seme-alaba adingabeen izenean aurkeztutako demanda, Everjets Aviaqao Executiva SAren aurkakoa. Horrenbestez, demandatua kondenatzen dut 1.200 euro ordaintzera, baita zehaztutako interesak ere.

Everjets kondenatzen dut prozesuko kostuak ordaintzera.

Ebazpen hau irmoa da PZLren 455 artikuluan ezarritakoaren arabera.

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Everjets Aviacao Executiva SA demandatuaren egungo egoitza ezezaguna denez, erabaki da Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu baten bidez jakinaraztea aipatutako ebazpena, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluaren arabera (PZL).

Ebazpen horren aurka, ezingo du inolako errekurtsorik aurkeztu demandatuak, zeina auzi-ihesean baita.

Interesdunak eskuragarri du jakinarazten den ebazpenaren testu osoa, epaitegi honetako bulego judizialean.

Donostia, 2019ko apirilaren 5a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala