Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

85. zk., 2019ko maiatzaren 8a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BILBOKO LEHEN AUZIALDIKO 1 ZENBAKIKO EPAITEGIA
2142

EDIKTUA, diru-zenbateko bat erreklamatzeko bideratutako 918/2017 prozedura arruntaren ondoriozkoa.

Bilboko Lehen Auzialdiko 1 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: 918/2017 prozedura arrunta.

Demandatzailea: Banco Cetelem SA.

Abokatua: Gonzalo Palacios Bustamante.

Prokuradorea: Jaime Villaverde Ferreiro.

Demandatua: Maria Mercedes Madrid Lopez.

Gaia: judizio arrunta.

Judizio horretan, epaia eman da 2018-04-12an. Hona hemen epaitza:

Baiesten dut Jaime Villaverde Ferriro Epaitegietako prokuradoreak Banco Cetelem SAren izenean eta hura ordezkatuz aurkeztutako demanda. Horrenbestez, M.ª Mercedes Madrid López kondenatzen dut 10.381,53 euro eta 2017ko urriaren 19tik gaur egun arte sortutako legezko interesak ordaintzera, eta guztizko zenbatekoak sortutako legezko interesak, bi puntu gehituta. Kostuak ere demandatuari ezartzen zaizkio.

Maria Mercedes Madrid Lopez demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera (PZLb).

Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez dezake demandatuak, zeina auzi-ihesean baita.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskuragarri du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.

Bilbao (Bizkaia), 2019ko apirilaren 3a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala