Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

85. zk., 2019ko maiatzaren 8a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA SAILA
2137

AGINDUA, 2019ko apirilaren 11koa, Hezkuntzako sailburuarena, Udako Euskal Unibertsitateko (UEU) Goimailako Online Institutua (Goi.eus) Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateari atxikitzea onartzen duena.

UEUren GOI.EUS Ikastegia, prestakuntza, irakaskuntza eta ikerketako Ikastegia da. Goimailako Online Institutua (aurrerantzean Goi.eus) Ikastegia UEUren barnean antolatu da, online unibertsitate ikasketak euskaraz ere sustatu beharra dagoela ikusi delako. Dagoen eskaera eta hedabide digitalek arlo guztietan duten presentzia kontuan hartuta, aurrez aurreko eskaintzari online modalitatea gehitzea proposatzen da.

Udako Euskal Unibertsitateko (UEU) Goimailako Online Institutua (Goi.eus) Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateari atxikitzeko eskaera egiten da, hain zuzen ere, legedian ezarritako eskari honi erantzuteko: prestakuntza psikopedagogikoa eta didaktikoa eskaintzea ezagutza-arlo ezberdinetako lizentziadunei eta graduatuei, irakasle aritu daitezen Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako etapa edo maila guztietan eta Hizkuntzen Irakaskuntzan (abenduaren 27ko ECI/3858/2007 Agindua).

Atxikitzeak bermatzen du Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateak dituen helburuak betetzea; izan ere, ikasketen eskaintza sendotzen da prestakuntza eta izaera berritzaileko ikuspuntutik, modalitatea online eta euskarazkoa izanda.

Euskal Autonomia Erkidegoak, Autonomia Estatutuak 16. artikuluan xedatutakoaren arabera, irakaskuntzaren konpetentzia osoa du, maila, gradu, modalitate eta espezialitate guztietan, Konstituzioaren lehen xedapen gehigarria, apirilaren 12ko 4/2007 Lege Organikoak aldatzen duen abenduaren 21eko 6/2001 Lege Organikoa, Unibertsitateena, eta otsailaren 25eko 3/2004 Legea, Euskal Unibertsitate Sistemarena, kontuan hartuta.

Apirilaren 12ko 4/2007 Lege Organikoak aldatzen duen abenduaren 21eko 6/2001 Lege Organikoak, Unibertsitateei buruzkoak, 11.1 artikuluan xedatutakoaren arabera, Autonomia Erkidegoak, Unibertsitatearen Gobernu Kontseiluaren proposamenez eta Gizarte Kontseiluak aldez aurretik aldeko txostena eman ondoren, oniritzia eman beharko dio titularitate publiko edo pribatuko ikastetxeak unibertsitate publiko edo pribatu bati, estatu osoan baliagarri izango diren titulu ofizialak lortzera bideratutako ikasketak ezartzeko, hitzarmenaren bidez atxikitzeko prozesuari.

Otsailaren 25eko 3/2004 Legeak, Euskal Unibertsitate Sistemarenak, 62.2.e) artikuluan hau xedatzen du: unibertsitateen arloan konpetentziak dituen departamentuak du, besteak beste, unibertsitate-titulu ofizialak emateko asmoz ikastetxeak atxikitzeko eta atxikipen horiek kentzeko prozesuari oniritzia emateko eskuduntza.

Indarrean dauden Euskal Herriko Unibertsitatearen estatutuek, otsailaren 15eko 17/2011 Dekretuaren bidez onartuek, 132.1 artikuluan xedatzen dutenez, Gobernu Kontseiluak ezarriko du ikastetxeak atxikitzeko eskaerak erregulatzeko araudia. Atxikitako ikastetxe horiek sortu ahal izango dira, betiere Euskal Herriko Unibertsitatearen helburuen kontra ez badoaz.

Hori dela eta, Euskal Herriko Unibertsitatearen Gobernu Kontseiluaren 2018ko azaroaren 13ko Erabakia ikusita, zeinaren bidez onartzen baita Udako Euskal Unibertsitateko (UEU) Goimailako Online Institutua (Goi.eus) Euskal Herriko Unibertsitateari atxikitzea, eta Unibertsitateko Gizarte Kontseiluaren 2018ko abenduaren 21eko aldeko txostena ikusita; Euskal Autonomia Erkidegoari proposamena egin ostean, eta Unibertsitateei buruzko abenduaren 21eko 6/2001 Lege organikoaren 11.1 artikuluan xedatutakoaren arabera, proposamen hori Euskal Autonomia Erkidegoari helarazi ondoren, hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Onartzea Udako Euskal Unibertsitateko (UEU) Goimailako Online Institutua (Goi.eus) Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateari atxikitzea.

Bigarrena.– Udako Euskal Unibertsitateko (UEU) Goimailako Online Institutuak (Goi.eus), Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateari atxikitako zentroa den aldetik, lege hauetan xedatutakoa bete beharko du: Unibertsitateen abenduaren 21eko 6/2001 Lege Organikoa aldatzen duen apirilaren 12ko 4/2007 Lege Organikoa; Euskal Unibertsitate Sistemaren otsailaren 25eko 3/2004 Legea; Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Legea, eta aplikatu beharreko gainontzeko arauak.

Hirugarrena.– Institutu honek, bere jarduerak garatzeko, kontuan hartuko du erakunde biek sinatutako lankidetza-hitzarmena, eta, betiere, Euskal Herriko Unibertsitatearen estatutuak UPV/EHUko ikerketarako unibertsitate-institutuen esparru-araudia eta aplikagarri diren gainerako arauak.

Vitoria-Gasteiz, 2019ko apirilaren 11.

Hezkuntzako sailburua,

CRISTINA URIARTE TOLEDO.


Azterketa dokumentala