Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

85. zk., 2019ko maiatzaren 8a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

HEZKUNTZA SAILA
2130

EBAZPENA, 2019ko apirilaren 23koa, Langileak Kudeatzeko zuzendariarena, Euskal Autonomia Erkidegoko maisu-maistren eta Musikako eta Arte Eszenikoetako eta irakasleen kidegoetan sartzeko eta hizkuntza-eskola ofizialetako irakasleen kidegoan sartzeko eta horra iristeko hautaketa-prozeduretan onartutako eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda onartzen duena (hautaketa-prozedurak Hezkuntzako sailburuaren 2019ko martxoaren 1eko Aginduaren bidez deitu ziren). Halaber, argitara ematen da gaztelaniaren ezagutza-proba egin behar duten izangaien zerrenda ere.

Hezkuntzako sailburuaren 2019ko martxoaren 1eko Aginduaren bidez (2019ko martxoaren 7ko EHAA), Euskal Autonomia Erkidegoko maisu-maistren eta Musikako eta Arte Eszenikoetako irakasleen kidegoetan sartzeko eta hizkuntza-eskola ofizialetako irakasleen kidegoan sartzeko eta horra iristeko hautaketa-prozeduretarako deialdia egin zen.

Langileak Kudeatzeko zuzendariaren 2019ko apirilaren 1eko Ebazpenaren bidez, aipatutako hautaketa-prozeduretan onartutako eta kanpoan utzitako izangaien behin-behineko zerrenda onartu zen.

Erreklamazioak aurkezteko epea amaitu ondoren, eta behin haiek aztertuta, aipatutako deialdiaren 4.3 oinarriak xedatutakoaren arabera, hau

EBAZTEN DUT:

1. artikulua.– Onartzea Euskal Autonomia Erkidegoko maisu-maistren eta Musikako eta Arte Eszenikoetako irakasleen kidegoetan sartzeko eta hizkuntza-eskola ofizialetako irakasleen kidegoan sartzeko eta horra iristeko hautaketa-prozeduretan onartutako eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda (hautaketa-prozedurak Hezkuntzako sailburuaren 2019ko martxoaren 1eko Aginduaren bidez deitu ziren).

2. artikulua.– Ebazpen hau, bai eta behin betiko zerrenda ere, interesdunei jakinarazte aldera, Hezkuntza Saileko Interneteko helbide hauetan argitaratuko dira:

– http://www.irakasle.eus («Erabiltzailea» eta «Pasahitza» sartuz): «EPE 2019. Maisu-maistrak, Kontserbatorioak eta HEO» – «Hautaketa-prozesuaren jarraipena» (hautatu Kidegoa eta Espezialitatea) – «Onartutako eta baztertutakoen zerrenda».

– http://www.euskadi.eus/eusko-jaurlaritza/hezkuntza-saila/ – «EPE 2019. Maisu-maistrak, Kontserbatorioak eta HEO» – «Onartutako eta baztertutakoen zerrenda».

3. artikulua.– Onartzea gaztelaniaren ezagutza egiaztatzeko proba egin behar duten izangaien behin betiko zerrenda.

Aipatutako behin betiko zerrenda, interesdunei jakinarazte aldera, Hezkuntza Saileko Interneteko helbide hauetan argitaratuko da:

– http://www.irakasle.eus («Erabiltzailea» eta «Pasahitza» sartuz): «EPE 2019. Maisu-maistrak, Kontserbatorioak eta HEO» – «Hautaketa-prozesuaren jarraipena» (hautatu Kidegoa eta Espezialitatea) - «Berriak: Gaztelaniaren ezagutza egiaztatzea».

– http://www.euskadi.eus/eusko-jaurlaritza/hezkuntza-saila/ – «EPE 2019. Maisu-maistrak, Kontserbatorioak eta HEO» – «Aurreko probak» – «Gaztelaniaren ezagutza egiaztatzea».

4. artikulua.– Onartutako izangaien zerrendan agertzeak ez du esan nahi deialdi honetan eskatzen diren gainerako betekizunak beteta dituztela aitortzen zaienik. Izangai hautatuek 11. oinarrian xedatutakoari jarraikiz aurkeztu behar dituzten agiriak aztertuta egiaztatzen bada interesdunen batek betekizunen bat betetzen ez duela, prozedura honetan parte hartzeak eman ditzakeen eskubide guztiak galduko ditu ukitutako pertsonak.

5. artikulua.– Interesdunek gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango diote Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordeari, ebazpen horren aurka, hilabeteko epean, ebazpena argitara eman eta hurrengo egunetik hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2019ko apirilaren 23a.

Langileak Kudeatzeko zuzendaria,

JON KARLOS AGUIRRE HUERGA.


Azterketa dokumentala