
83. zk., 2019ko maiatzaren 6a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (226 KB - 2 orri.)
- EPUB (218 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
ENPLEGUKO ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
2105
IRAGARKIA, 2019ko apirilaren 16koa, Familia Politikako eta Aniztasuneko zuzendariarena, zeinaren bidez jakinarazten baita Euskal Autonomia Erkidegoko Izatezko Bikoteen Erregistroaren espediente bati buruzko dokumentazio-errekerimendu bat.
Aipatutako errekerimendua zuzenean jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legeak 44. artikuluan xedatutakoa betetzeko.
Horretarako, idazki honen bidez, interesdunari jakinarazten zaio ezen 10 egun dituela haren espedientea izapidetzen jarraitu ahal izateko eskatzen den dokumentazioa Bizkaiko Izatezko Bikoteen Erregistroaren bulegoan aurkezteko. Epe hori iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunean hasiko da. Halaber, interesdunari jakinarazten zaio epe horretan ez badu aurkeztu eskatu zaion dokumentazioa, eskaerari uko egin diola ulertuko dela.
Interesdunak errekerimenduaren testu osoa eskuragarri du Bizkaiko Izatezko Bikoteen Erregistroaren bulegoan.
Eranskinean aipatzen den interesduna jakinaren gainean egon dadin argitaratzen da, eta harentzat banakako jakinarazpena balitz bezala balioko du.
Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2019ko apirilaren 16a.
Familia Politikako eta Aniztasuneko zuzendaria,
ERNESTO SAINZ LANCHARES.
RSS