Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

79. zk., 2019ko apirilaren 26a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA SAILA
2038

AGINDUA, 2019ko martxoaren 8koa, Hezkuntzako sailburuarena, Bilboko udalerrian (Bizkaia) Kirol Irakaskuntzako Ikastetxe Baimendu bat ireki eta jardunean jartzeko baimena emateko dena.

CPEIPS Madre de Dios HLBHIP entitatearen ordezkariak aurkeztutako baimen-eskaera aztertu da, zeinaren bidez baimena eskatzen den Bilboko udalerrian (Bizkaia) Futbol-modalitateko kirol-irakaskuntzak emateko ikastetxe bat ireki eta jardunean jartzeko.

Espediente hori Bizkaiko Hezkuntza Ordezkaritzak izapidetu du, arauek eskatzen dituzten agiriak erantsi zaizkio, eta arlo horretan eskumena duten erakundeek hari buruzko txostena eman dute.

Arau hauek ikusi dira: urriaren 24ko 1363/2007 Errege Dekretua, araubide bereziko kirol-irakaskuntzen antolamendu orokorra ezartzen duena (azaroaren 8ko BOE); martxoaren 3ko 320/2000 Errege Dekretua, futbol eta areto-futboleko espezialitateetako kirol-teknikariaren eta goi-mailako kirol-teknikariaren tituluak ezarri, dagozkien gutxieneko irakaskuntzak onartu eta irakaskuntza horiek egiteko sarbide-probak eta -baldintzak arautzen dituena (martxoaren 29ko BOE); ekainaren 29ko 129/2004 Dekretua, futbol eta areto-futboleko espezialitateetako kirol-teknikariaren eta goi-mailako kirol-teknikariaren tituluei dagozkien curriculumak ezartzen dituena (abenduaren 2ko EHAA); urriaren 30eko 980/2015 Errege Dekretua, saskibaloiko kirol-teknikariaren titulua ezarri, eta dagozkion oinarrizko curriculuma eta sarbide-baldintzak finkatzen dituena, eta atletismoko kirol-teknikariaren titulua ezarri eta dagozkion gutxieneko irakaskuntzak eta sarbide-baldintzak ezartzen dituen irailaren 6ko 669/2013 Errege Dekretua aldatzen duena (azaroaren 25eko BOE); urriaren 30eko 982/2015 Errege Dekretua, saskibaloiko goi-mailako kirol-teknikariaren titulua ezarri, eta dagozkion oinarrizko curriculuma eta sarbide-baldintzak finkatzen dituena (azaroaren 26ko BOE), eta gai horretan aplikatu beharreko indarreko araudia. Horiek horrela, honako hau:

EBAZTEN DUT:

1. artikulua.– Baimena ematen da jarraian zehazten den ikastetxe pribatua ireki eta jardunean jartzeko:

Kode-zenbakia: 48019675.

Izen generikoa: Kirol Irakaskuntzako Ikastetxe Baimendua.

Izen espezifikoa: Escuela de Entrenadores Técnicos Madre de Dios.

Titularra: Congregación Esclavas de la Santísima Eucaristía y de la Madre de Dios.

Helbidea: Etxepare, 20.

Udalerria: Bilbao.

Lurralde Historikoa: Bizkaia.

Baimentzen diren irakaskuntzak:

– Kirol-irakaskuntzak:

● Modalitatea: Futbola: Espezialitatea: Futbola.

○ Erdi-maila:

● Hasierako ziklo 1, 35 ikaspostuko edukierakoa.

● Azken ziklo 1, 35 ikaspostuko edukierakoa.

○ Goi-maila:

● Ziklo 1, 35 ikaspostuko edukierakoa.

2. artikulua.– Irakaskuntza jarduera hasi baino lehen, ikastetxearen titularrak Hezkuntza Saileko Lurralde Ordezkaritzari bidaliko dizkio irakasleen zerrenda eta horien titulazioak. Irakasleen zerrenda Ikastetxe eta Plangintza Zuzendaritzak berariaz onartu beharko du, Hezkuntzako Ikuskaritza Zerbitzuaren txostena izan ondoren.

3. artikulua.– Ikastetxeak indarrean dauden legeak bete beharko ditu, agindu honen bidez baimentzen zaizkion irakaskuntzak emateko eskatzen diren ikaspostuen kopuruari eta irakasleen titulazioari dagokienez. Bestela, bidezkoa litzateke emandako baimena baliogabetzea.

4. artikulua.– Ikastetxeak bete egin beharko ditu martxoaren 3ko 320/2000 Errege Dekretuaren VI. eranskinak segurtasun eta erantzukizunaren alorrean eta irakaskuntzarako kirol-ekipamenduaren alorrean ezarritako baldintzak. Baldintza horiek ez betetzearen erantzukizuna ikastetxearen titularrarena izango da.

5. artikulua.– Hezkuntzarako Eskubidea arautzen duen Lege Organikoaren 23. artikuluaren arabera, emandako baimena baliogabetu egingo da, ikastetxeak baimena emateko indarreko araudian ezarritako gutxieneko baldintzaren bat betetzen ez duenean.

6. artikulua.– Ikastetxeak NBE CPI/96 Eraikuntzako Oinarrizko Araua bete beharko du, suteen aurka babesteko eraikinek bete beharreko baldintzei buruzkoa (urriaren 4ko 2177/1996 Errege Dekretuak onartua), bai eta indarreko legeriak ezartzen dituen higiene-, akustika-, bizigarritasun-, segurtasun- eta irisgarritasun-baldintzak ere.

7. artikulua.– Indarrean dauden legeak betetzera beharturik gelditzen da ikastetxea, eta agindu honetan adierazitako daturen bat aldatu behar bada, dagokion berrikusketa eskatzera.

AZKEN XEDAPENA

Agindu honen kontra aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal zaio Hezkuntzako sailburuari, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean kontatzen hasita, hilabeteko epean; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal da Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera, bi hilabeteko epearen barruan.

Vitoria-Gasteiz, 2019ko martxoaren 8a.

Hezkuntzako sailburua,

CRISTINA URIARTE TOLEDO.


Azterketa dokumentala