Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

78. zk., 2019ko apirilaren 25a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

URAREN EUSKAL AGENTZIA
2021

IRAGARKIA, zeinaren bidez jakinarazten baita ebatzi egin dela Uraren Legea ustez hausteagatik irekitako zehapen-espediente bat.

Aipatutako ebazpena zuzenean jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legeak 44. artikuluan xedatutakoa betetzeko.

Ebazpen honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke ebazpena eman duen organoari, hilabeteko epean (39/2015 Legearen 124. artikuluak dioenez, errekurtso hori aurkezten denetik hilabete dago gehienez ere hura ebazteko eta ebazpena jakinarazteko); bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien Epaitegian edo salatua bizi den barrutiari dagokion epaitegian, bi hilabeteko epean (2), Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legeak 112. artikuluan eta hurrengoetan xedatutakoarekin eta Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioaren Legeak 58.1 artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz.

Adierazi nahi da, halaber, argitaratzen den egintzaren testu osoa eta hari buruzko espediente osoa Uraren Euskal Agentziaren egoitzan dagoela (Orio kalea 1, 3 – 01010 Vitoria-Gasteiz), interesdunaren eskura, nahi izanez gero, azter eta haren berri izan dezan.

Eranskinean aipatzen diren interesdunak jakinaren gainean egon daitezen argitaratzen da, eta haientzat banakako jakinarazpena balitz bezala balioko du.

Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2019ko apirilaren 11.

Izapidetzailea,

ESPERANZA ZURINAGA BAÑALES.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala