Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

78. zk., 2019ko apirilaren 25a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

URAREN EUSKAL AGENTZIA
2020

IRAGARKIA, zeinaren bidez jakinarazten baita erabaki dela zehapen-espediente bat irekitzea Uraren Legea ustez hausteagatik.

Aipatutako erabakia zuzenean jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legeak 44. artikuluan xedatutakoa betetzeko.

Zigor-ahalmena erabiltzeko jardunbideari buruzko Araubidea onartzen duen abuztuaren 4ko 1398/1993 Errege Dekretuaren 13.2 artikuluan ezarritakoaren arabera, 15 eguneko epea dago, jakinarazpen hau egin eta biharamunetik hasita, alegazioak, agiriak edo beharrezko irizten diren bestelako argibideak aurkezteko eta frogaldia irekitzea eskatu eta egoki irizten diren frogabideak proposatzeko.

Zehapen-espedientea interesdunen eskura egongo da Uraren Euskal Agentziaren egoitzan (Orio kalea 1, 3, 01010 Vitoria-Gasteiz).

Ohartarazi nahi zaie interesdunei, goian aipatutako 1398/1993 Errege Dekretuaren 13.2 artikuluarekin bat etorriz, aurreikusitako epean alegaziorik egin ezean, espedientea hastea ebazpen-proposamen gisa ulertu ahal izango dela.

Eranskinean aipatzen diren interesdunak jakinaren gainean egon daitezen argitaratzen da, eta haientzat banakako jakinarazpena balitz bezala balioko du.

Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2019ko apirilaren 11.

Izapidetzailea,

ESPERANZA ZURINAGA BAÑALES.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala