Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

78. zk., 2019ko apirilaren 25a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

TOLOSAKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 3 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
2014

EDIKTUA, inskribatutako eskubide errealak gauzatzeari buruzko 340/2018 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

Tolosako Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 3 zenbakiko Epaitegia, Zuzeneko Laguntza Emateko Unitate Prozesala.

Judizioa: inskribatutako eskubide errealak gauzatzeari buruzko 340/2018 hitzezko judizioa.

Demandatzailea: Neinor Peninsula, S.L.

Abokatua: Guillermo Velasco Menendez-Moran.

Prokuradorea: Jose Alberto Amilibia Mugica.

Demandatua: okupatzaile ezezagunak, prozesuan zehar identifikatuko direnak, helbide hau dutenak: Kale Nagusia 15, Tolosa, Gipuzkoa.

Gaia: inskribatutako eskubide errealen babes-ekintza.

Judizio horretan, epaia eman da 2019-02-20an.

Demandatuen (okupatzaile ezezagunak, prozesuan zehar identifikatuko direnak, helbide hau dutenak: Kale Nagusia 15, Tolosa, Gipuzkoa) egungo helbidea ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibileko 1/2000 Legearen 497.2 artikuluaren arabera (PZLb).

Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez dezake demandatu auzi-iheslariak.

Interesdunak eskuragarri du jakinarazten den ebazpenaren testu osoa, epaitegi honetako bulego judizialean.

Tolosa (Gipuzkoa), 2019ko apirilaren 4a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala