Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

78. zk., 2019ko apirilaren 25a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

TURISMO, MERKATARITZA ETA KONTSUMO SAILA
2008

EBAZPENA, 2019ko apirilaren 15ekoa, Merkataritzako zuzendariarena, zeinaren bidez jendaurrean jakinarazten baita Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburuaren 2018ko urriaren 2ko Aginduan arautu ziren dirulaguntzen 2018ko ekitaldiko onuradunen zerrenda; agindu horren bidez arautzen da merkataritza arloan autonomoen, enpresen eta udalerrien ekintzailetza sustatzera bideratutako laguntzen programa.

Dirulaguntza publikoak ematean, ezinbestean bete behar da publikotasun-printzipioa. Hori dela eta, esleipendunei ebazpenaren berri eman ondoren, Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburuaren 2018ko urriaren 2ko Aginduaren 15. artikuluak 2. puntuan xedatutakoaren arabera, Merkataritzako zuzendariak honako hau

EBAZTEN DU:

Artikulu bakarra.– Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburuaren 2018ko urriaren 2ko Aginduan aurreikusitako laguntzen 2018ko ekitaldiko onuradunen zerrenda argitaratzea, honekin batera doan eranskinaren zerrendako kideei jakinarazitako Merkataritzako zuzendariaren ebazpenaren arabera. Agindu horren bidez arautzen da merkataritza arloan autonomoen, enpresen eta udalerrien ekintzailetza sustatzera bideratutako laguntzen programa.

Vitoria-Gasteiz, 2019ko apirilaren 15a.

Merkataritzako zuzendaria,

JUAN EMILIO ANDRADES GARCÍA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala