Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

78. zk., 2019ko apirilaren 25a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

TURISMO, MERKATARITZA ETA KONTSUMO SAILA
2005

70/2019 DEKRETUA, apirilaren 16koa, Turismo eta Ostalaritzako zuzendaria izendatzeko dena.

Jaurlaritzari buruzko ekainaren 30eko 7/1981 Legearen 18.j), 26.6 eta 29. artikuluetan ezarritakoaren arabera, Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburuaren proposamenez, eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 2019ko apirilaren 16an egindako bilkuran proposamena aztertu eta onartu ondoren, hau

XEDATZEN DUT:

1. artikulua.– Gregorio José Zurro Tobajas jauna Turismo eta Ostalaritzako zuzendari izendatzea.

2. artikulua.– Dekretu honek 2019ko apirilaren 24an izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteizen, 2019ko apirilaren 16an.

Lehendakaria,

IÑIGO URKULLU RENTERIA.

Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburua,

SONIA PÉREZ EZQUERRA.


Azterketa dokumentala