Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

77. zk., 2019ko apirilaren 24a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

DONOSTIA / SAN SEBASTIÁNGO LEHEN AUZIALDIKO 5 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
1991

EDIKTUA, 1087/2018 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

Donostiako Lehen Auzialdiko 5 zenbakiko Epaitegia, Zuzeneko Laguntza Zibila emateko Unitate Prozesala.

Judizioa: 1087/2018-D hitzezko judizioa.

Ediktuaren hartzailea: Dickson Emeka Obigwe.

Auzi-ihesean den eta helbide ezezaguna duen Dickson Emeka Obigweren aurka bideratutako prozedura horretan, epaia eman zen 2019ko martxoaren 27an.

Demandatuaren egungo egoitza ezezaguna denez, aipatutako epaia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu bidez jakinaraziko zaio Dickson Emeka Obigwe demandatuari, Prozedura Zibileko 1/2000 Legearen 497.2 artikuluaren arabera (PZLb).

Interesdunak eskuragarri dauka jakinarazten den ebazpenaren testu osoa, epaitegi honetako bulego judizialean.

Ebazpen horren aurka, ezin da inolako errekurtsorik aurkeztu.

Donostia, 2019ko apirilaren 4a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala