Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

77. zk., 2019ko apirilaren 24a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

URAREN EUSKAL AGENTZIA
1988

EBAZPENA, 2019ko apirilaren 10ekoa, Uraren Euskal Agentziako zuzendari nagusiarena, «Mallabia udalerriko saneamenduaren proiektua» jendaurrean jartzeko izapidea ebatzi eta behin betiko onespena ematen diona.

Uraren Euskal Agentziako zuzendari nagusiak 2019ko otsailaren 20an emandako Ebazpenaren bitartez, hasierako onespena eman zitzaion «Mallabia udalerriko saneamenduaren proiektua»ri, eta jendaurreko kontsultan jarri zen.

Ebazpen hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu zen, 2019ko otsailaren 27an. Jendaurrean jartzeko epea bukatu da, eta ez da alegaziorik aurkeztu.

Halaber, proiektua aztertu da eta aldeko txostena eman da, eta egiaztatu da teknikoki zuzena dela eta alorreko legeri berezia betetzen duela, bai eta Sektore Publikoko Kontratuen Legearen onartzen duen azaroaren 8ko 9/2017 Legearen 233. artikulua eta indarrean dauden bestelako legezko xedapenak ere.

2010eko ekainaren 29ko Administrazio Kontseiluaren saioan emandako eginkizunen eskuordetza betez, zeina eman baitzen Uraren ekainaren 23ko 1/2006 Legeko 13 f) artikuluari jarraituz eta lege bereko 15.m) artikuluaren eta Agentziako Estatutuen 7.2 ñ) artikuluaren arabera, zuzendari nagusiari dagokio proiektu honi onespena ematea.

Hori aintzat harturik, jendaurrean jartzeko izapidea ebatzi, eta behin betiko onespena eman behar da.

Horiek horrela, aipatutako xedapenak, horiekin bat datozenak eta aplikatu beharreko gainontzekoak ikusirik, hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– «Mallabia udalerriko saneamenduaren proiektua» jendaurrean jartzeko izapidea ebaztea.

Bigarrena.– Behin betiko onestea «Mallabia udalerriko saneamenduaren proiektua», lizitazioaren aurrekontu oinarria hau dela: milioi bat berrehun eta hogeita hemeretzi mila ehun eta hamazazpi euro eta hamaika zentimo (1.239.117,11 €), BEZa barne dagoela.

Hirugarrena.– Uraren Euskal Agentziako teknikariek lanen zuinketa egin dezatela; bertan, proiektuaren errealitate geometrikoa eta onartutako proiektuan agertzen diren kontratua aurrera eramateko oinarrizkoak diren suposizio guztiak egiaztatzeko.

Uraren ekainaren 23ko 1/2006 Legeko 6.4 artikuluari jarraituz, ebazpen honen kontra, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburuari, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2019ko apirilaren 10a.

Uraren Euskal Agentziako zuzendari nagusia,

ERNESTO MARTINEZ DE CABREDO ARRIETA.


Azterketa dokumentala