Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

72. zk., 2019ko apirilaren 12a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

VITORIA-GASTEIZKO LEHEN AUZIALDIKO 8 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
1878

EDIKTUA, adostasunik gabeko dibortzioari buruzko 1069/2018 zenbakiko prozeduraren ondoriozkoa.

Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 8 zenbakiko Epaitegia – Zuzeneko Laguntza Zibila emateko Unitate Prozesala.

Judizioa: adostasunik gabeko dibortzioari buruzko 1069/2018 prozedura.

Demandatzailea: Chidiebere Chigbogu.

Prokuradorea: Juan Usatorre Iglesias.

Demandatua: Catharina Elisabeth Desaunois.

Prokuradorea.

Judizio horretan, ebazpena eman da, eta honela dio hitzez hitz:

173/19 epaia, 2019-03-28koa, adostasunik gabeko dibortzioari buruzko 1069/2018 prozeduran emana. Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko Epaitegian bideratu da prozedura hori, Chidiebere Chigboguk eskatuta, Catharina Elisabeth Desaunoisen aurka.

Catharina Elisabeth Desaunois demandatuaren egungo helbidea ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera.

Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez dezake demandatu auzi-iheslariak.

Interesdunak eskuragarri du jakinarazten den ebazpenaren testu osoa, auzitegi honetako bulego judizialean.

Vitoria-Gasteiz, 2019ko martxoaren 28a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala