72. zk., 2019ko apirilaren 12a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (215 KB - 2 orri.)
- EPUB (243 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
LAN ETA JUSTIZIA SAILA
1873
EBAZPENA, 2019ko apirilaren 8koa, Gizarte Ekonomiaren zuzendariarena, zeinaren bidez argitaratzen baita 2018ko uztailaren 26ko Aginduan aurreikusitako laguntzen onuradun diren erakundeen zerrenda. Agindu horren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko gizarte-ekonomiako enpresetan laguntza teknikoa emateko dirulaguntzak arautu eta laguntzetarako deialdia egin zen.
Dirulaguntzen publizitate printzipioaren eta aipatutako aginduak 14.5 artikuluan dioenaren arabera, honako hau
EBAZTEN DUT:
2018ko uztailaren 26ko Aginduaren arabera emandako dirulaguntzen onuradunen zerrenda Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea. Eskabideari emandako espediente-zenbakia, entitate onuradunaren izena eta emandako dirulaguntzaren zenbatekoa adieraziko dira, ebazpen honen I. eranskinean azaltzen den moduan.
Vitoria-Gasteiz, 2019ko apirilaren 8a.
Gizarte Ekonomiaren zuzendaria,
JOAQUÍN DÍAZ ARSUAGA.