Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

70. zk., 2019ko apirilaren 10a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

HEZKUNTZA SAILA
1834

IRAGARKIA, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian bideratutako 98/2019 prozedura arruntean hirugarren interesdunak epatzeko dena.

Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiak 98/2019ko prozedura arruntari buruzko administrazio-espedientea bidaltzeko eskatu du. Prozedura hori Iban Estefania Miranda jaunak jarritako administrazioarekiko auzi-errekurtsotik eratorria da. Errekurtsoa Hezkuntzako sailburuaren 2018ko otsailaren 26ko Aginduaren bitartez oposizio-lehiaketan gainditu duten hautatutako izangaien behin betiko zerrendak argitara ematen dituen Langileak Kudeatzeko zuzendariaren 2018ko abuztuaren 2ko Ebazpenaren aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoaren ustezko ezespenaren aurkakoa da.

Administrazio-espedientea bidalita eta Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioak arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49.1 artikuluan agindutakoa betez, aipatutako prozeduran interesdun diren pertsonak epatzen dira, hain zuzen ere, euren interesak defendatzeko egoki baderitzote, bederatzi eguneko epean aipatutako prozeduran pertsonatu daitezen, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitara eman eta hurrengo egunetik kontatzen hasita.

Estatuko Aldizkari Ofizialean argitara ematen den egunaren biharamunetik aurrera izango da indarrean jakinarazpen hau.

Vitoria-Gasteiz, 2019ko martxoaren 20a.

Araubide Juridiko eta Zerbitzuen zuzendaria,

JON IÑAKI URBINA GARCÍA DE VICUÑA.


Azterketa dokumentala