
68. zk., 2019ko apirilaren 8a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (202 KB - 1 orri.)
- EPUB (217 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILA
1772
EBAZPENA, 2019ko martxoaren 28koa, Kulturako sailburuordearena, antzerkiko profesionalen prestakuntza integralerako dirulaguntzak emateko balorazio batzordeko kideak izendatzen dituena eta batzordearen osaera argitaratzen duena.
Ikusi da Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2019ko otsailaren 13ko Agindua, arte eszenikoak sustatzera bideratutako programak garatzeko dirulaguntzak emateko araubidea ezartzen duena, antzerkiko profesionalen prestakuntza integralerako dirulaguntzen modalitatean.
2019ko otsailaren 13ko Aginduaren 8. artikuluaren arabera, aipaturiko dirulaguntzak emateko ebazpen-proposamena egingo duen balorazio batzorde bat osatuko da, eta batzorde horretako kideen izendapena Kulturako sailburuordearen ebazpen baten bidez egingo da,
Horiek horrela, honako hau
XEDATZEN DUT:
Lehenengoa.– Balorazio batzordeko kideak izendatzea, eta batzorde horren osaera argitaratzea. Beraz, batzordeak honako kide hauek izango ditu:
Lehendakaria: Aitziber Atorrasagasti Calcedo (Kultura Sustatzeko zuzendaria).
Kideak:
– Leire Agirregomezkorta Leanizbarrutia andrea.
– Jose Luis Ibarzabal Eguibar jauna.
Idazkaria: Arturo Garcia Fiel jauna (Kultura eta Hizkuntza Politika Saileko teknikaria).
Bigarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritza Aldizkarian argitaratu dadila agintzea, jende guztiak horren berri izan dezan.
Vitoria-Gasteiz, 2019ko martxoaren 28a.
Kulturako sailburuordea,
JOSÉ ÁNGEL MARÍA MUÑOZ OTAEGI.
RSS