Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

68. zk., 2019ko apirilaren 8a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
1756

70/2019 EBAZPENA, martxoaren 14koa, Santa Marina Ospitaleko zuzendari kudeatzailearena. Honen bidez, lau urterako izendatzen da, aldi baterako, luzatzeko aukerarekin, Juan Ignacio Reoyo Díez jauna Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Santa Marina Ospitaleko atal sanitarioko buru, espezialitate honetan: Errehabilitazioa.

Urriaren 16ko 187/2018 Ebazpenaren bitartez, deialdia egin zen Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Santa Marina Ospitaleko atal sanitarioko buruaren lanpostua lehiaketa bidez betetzeko, espezialitate honetan: Errehabilitazioa.

Epaimahai kalifikatzaileak aurkeztu diren eskabideak baloratu ditu, eta dagokion izendapen-proposamena egin du. Horiek horrela, eta Juan Ignacio Reoyo Díez jaunak dituen ezagutza akademiko eta profesionalak kontuan hartuta, hau erabaki da: pertsona hori izendatzea Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Santa Marina Ospitaleko atal sanitarioko buru, espezialitate honetan: Errehabilitazioa.

Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28. artikuluko hirugarren arau komunean, Osakidetzaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuan eta azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuan ezartzen denarekin bat etorriz, hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Juan Ignacio Reoyo Díez jauna Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Santa Marina Ospitaleko atal sanitarioko buru izendatzea aldi baterako, espezialitate honetan: Errehabilitazioa.

Bigarrena.– Izendapen honek lau urteko indarraldia izango du, eta aldi baterakoa izango da luzatzeko aukerarekin, Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28. artikuluko hirugarren arau komunean ezarritakoarekin bat, eta ondorioetarako data hau izango da: ebazpen honi dagokion iragarkia EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Hirugarrena.– Izendatutako pertsonak izendapenaren epea amaitzean utziko du postua, luzapena onartzen ez bada, betiere, Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28. artikuluko hirugarren arau komunean ezarritakoarekin bat etorriz.

Laugarrena.– Izendapenaren indarraldia amaitu aurretik ere kendu ahal izango dute kargutik, aldez aurretik kontrako espedientea dagoela, eta ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28. artikuluko 6. apartatuan aurreikusitako lekualdatze-kausak direla medio.

Bosgarrena.– Ebazpen hau interesdunari eta Santa Marina Ospitaleari jakinaraztea.

Seigarrena.– Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, ebazpena EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Bilbao, 2019ko martxoaren 14a.

Santa Marina Ospitaleko zuzendari kudeatzailea,

JOSE LUIS SABAS OLABARRIA.


Azterketa dokumentala