Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

67. zk., 2019ko apirilaren 5a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

INGURUMEN, LURRALDE PLANGINTZA ETA ETXEBIZITZA SAILA
1747

IRAGARKIA, Ingurumen Administrazioaren zuzendariaren ebazpen bat jakinarazteko dena. Ebazpen-proposamen horren bidez, Mager Medioambiente, SLUk Amorebieta-Etxanoko (Bizkaia) Arriagane industrialdean zituen instalazioetako P-4 pabilioiaren zati bateko zoruaren kalitate-adierazpena egiten da.

Ezinezkoa izan da jakinarazpena egitea eranskinean agertzen diren interesdunei. Horrenbestez, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. eta 46. artikuluetan ezarritakoa betetzeko.

Horren berri ematen da interesdunak jakitun egon daitezen eta banakako jakinarazpentzat har dezaten.

Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Interesdunek eskuragarri dute Ingurumen Administrazioaren zuzendariaren ebazpenaren testu osoa, Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Saileko Ingurumen Sailburuordetzaren Ingurumen Administrazioaren Zuzendaritzan (Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioa, Donostia kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz). Ebazpen-proposamen horren bidez, Mager Medioambiente, SLUk Amorebieta-Etxanoko (Bizkaia) Arriagane industrialdean zituen instalazioetako P-4 pabilioiaren zati bateko zoruaren kalitate-adierazpena egiten da, betiere Lurzorua kutsatzea saihestu eta kutsatutakoa garbitzeko ekainaren 25eko 4/2015 Legean araututako prozedurarekin bat etorriz.

Vitoria-Gasteiz, 2019ko martxoaren 27a.

Ingurumen Administrazioaren zuzendaria,

IVAN PEDREIRA LANCHAS.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala