Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

67. zk., 2019ko apirilaren 5a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

EKONOMIAREN GARAPEN ETA AZPIEGITURA SAILA
1742

IRAGARKIA, 2019ko martxoaren 27koa, Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailaren Gipuzkoako lurralde-ordezkariarena, zeinaren bidez jendaurrean jartzen baita honako proiektu hau: Donostiako udal-mugartean, «ST Martutene» izeneko 132/30/13,2 kV-ko transformazio azpiestazioa berritzea.

Abenduaren 3ko 282/2002 Dekretuaren 10. artikuluan (2002-12-23ko EHAA) eta Sektore Elektrikoari buruzko abenduaren 26ko 24/2013 Legearen 53. artikuluan (2013-12-27ko BOE) zehaztutako ondorioetarako, jendaurrean jartzen da dagoen instalazioan egin den jarduera:

Espedientea: 20-AT-Y-2018-00186.

– Eskatzailea: Iberdrola Distribución Eléctrica SAU.

– Kokalekua: Donostiako udal-mugartea.

– Aurrekontua, guztira: 504.057,98 euro.

– Xedea: Donostiako Martutene auzoko Urumeako Erribera izeneko eremuan hirigintza-jarduerak garatzeko azpiegitura elektrikoak hornitzea.

Jardueraren ezaugarri nagusiak:

132 kV-ko sistema:

– Gaur egun dagoen T1 transformadorea, 132/30 kV-koa eta 35/45 MVA-koa, ONAN/ONAF, aldatzea; eta, horren ordez, beste hau jartzea: 48/60 MVA-koa, ONAN/ONAF.

Instalazioa egiteko administrazio-baimena eta egikaritze-proiektuaren onarpena eskatzen dira.

Argitara ematen da hori guztia, jendeak horren berri izan dezan. Jendeak dokumentazioa aztertu ahalko du sail honen Gipuzkoako Lurralde Ordezkaritzan (Easo kalea, 10, 1. solairua, Donostia), edo dagokion udalean. Bidezko iritzitako alegazioak –bi kopia– dagokion ordezkaritzan aurkeztu beharko dira, gehienez ere 20 eguneko epean, iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita.

Donostia, 2019ko martxoaren 27a.

Lurralde-ordezkaria,

JOAKIN TELLERIA AGIRREZABALA.


Azterketa dokumentala