Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

67. zk., 2019ko apirilaren 5a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

EKONOMIAREN GARAPEN ETA AZPIEGITURA SAILA
1740

IRAGARKIA, Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailaren Gipuzkoako lurralde-ordezkariarena, zeinaren bidez informazioa jendaurrean jartzeko izapidea egiten baitzaio eragin-eremu berri bat ustiatzeko eta leheneratzeko proiektuari eta baita ingurumen-inpaktuaren azterlanari ere, «Buruntza» izeneko ustiapen-emakidan (4642 zk.), C) sekzioaren baliabideetarako, Andoaingo eta Lasarte-Oriako udal-mugarteetan; proiektu hori Sociedad Financiera y Minera SAk sustatu du.

Ingurumen Ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 36. artikuluan, Euskal Autonomia Erkidegoko Ingurumena babesteari buruzko otsailaren 27ko 3/1998 Legearen I.B eranskineko 6.1 apartatuan eta Erauzketa-industrien hondakinak kudeatzeari eta meategietako jarduerak eragindako tokiak babestu eta lehengoratzeari buruzko ekainaren 12ko 975/2009 Errege Dekretuaren 6. artikuluan xedatutakoarekin bat, jendaurrean jartzen dira ustiapen-proiektua, ingurumen-inpaktuaren azterlana eta espedientearen leheneratze-plana. Hona hemen xehetasunak:

a) Sociedad Financiaera y Minera SAk baimena eskatu du eragin-eremu berri bat ustiatzeko eta leheneratzeko proiektu berri bat egikaritzeko «Buruntza» izeneko ustiapen-emakidan (4642 zk.), C) sekzioaren baliabideetarako, Andoaingo eta Lasarte-Oriako udal-mugarteetan (Gipuzkoa).

b) Ingurumen-inpaktuaren ebaluazioa egin behar zaio proiektu horri, Ingurumen Ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen eta Euskal Autonomia Erkidegoko Ingurumena babesteari buruzko otsailaren 27ko 3/1998 Legearen aipatu artikuluen arabera, eta uste da hori egikaritzeak ez duela ingurumen-eragin nabarmenik izango Europar Batasuneko estatuetan.

c) Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Saileko Ingurumen Administrazioaren Zuzendaritzak du ingurumen-inpaktuaren ebaluazioaren prozedura ebazteko eskumena.

d) Ingurumen-inpaktuaren adierazpena izaera loteslea duen izapidetze-egintza bat da, eta haren edukia funtsezko prozeduran sartu beharko da. Kasu honetan, hauxe da: baimena ematea eragin-eremu berri bat ustiatzeko eta leheneratzeko proiektuari, «Buruntza» izeneko ustiapen-emakidan, Andoainen.

e) Energiaren, Meategien eta Industria Administrazioaren zuzendariaren 2015eko azaroaren 13ko Ebazpenaren arabera, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailaren lurralde-ordezkaritzei dagokie meategien arloko zenbait gairi buruzko eskumenaz baliatzea. Bada, ebazpen horrekin bat, Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailaren Gipuzkoako lurralde-ordezkaria da ustiatzeko eta leheneratzeko proiektu berrietarako baimena ebazteko eskumena duen organoa, eta, ondorioz, baita «Buruntza» izeneko ustiapen-emakidan eragin-eremu berri baterako baimena ebazteko ere; eta, behin betiko egintza izanik ere, aurkeztu beharreko errekurtsoak aurkeztu ahal izango dira haren aurka.

f) Jendaurrean jartzen den dokumentazioa interesdunen eskura egongo da 30 egun balioduneko epean, iragarki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera:

– Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailaren Gipuzkoako Lurralde Ordezkaritzaren Meategien Arloko bulegoetan (Easo kalea 10, 6. solairua, 20006 Donostia), 8:30etik 14:00etara (astelehenetik ostiralera).

– Eusko Jaurlaritzaren web-orrian http://www.euskadi.eus/eusko-jaurlaritza/energia-meategiak/hasiera/

g) Interesdunen alegazioak eta oharrak Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailaren Gipuzkoako lurralde-ordezkariari bideratu beharko zaizkio, bera baita prozedura ebazteko eskumena duen funtsezko organoa. Iragarki honen g) letran adierazitako epean egin ahal izango da hori, idatziz, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan aipatutako lekuetan.

Donostia, 2019ko martxoaren 21a.

Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailaren Gipuzkoako lurralde-ordezkaria,

JOAKIN TELLERIA AGIRREZABALA.


Azterketa dokumentala