Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

67. zk., 2019ko apirilaren 5a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BILBOKO MERKATARITZA ARLOKO 2 ZENBAKIKO EPAITEGIA
1739

EDIKTUA, administratzaileen erreklamazioari buruz bideratutako 485/2018 judizio arruntaren ondoriozkoa.

Bilboko Merkataritzako 2 zenbakiko Epaitegia.

485/2018 judizio arrunta.

Alderdi demandatzailea: Ferbiser S.L.

Alderdi demandatua: Lingling Weng, Xiaohui Zheng eta Luis Augusto Rodriguez.

Gaia: administratzaileen erreklamazioa.

Judizio horretan, 51/2019 epaia eman da urtarrilaren 31n, eta hau da haren epaitza hitzez hitz:

EPAITZA

Baietsi egiten dut Basterreche Arcocha prokuradoreak, Ferbiser, S.L.ren izenean eta hura ordezkatuz, Lingling Weng, Xiaohui Zheng eta Luis Augusto Rodriguezen aurka aurkeztutako demanda. Horrenbestez, demandatuak solidarioki kondenatzen ditut demandatzaileei 6.775,95 euro ordaintzera, eta zenbateko horren legezko interesak, demanda aurkeztu zenetik ebazpen hau eman artekoak; egun horretatik aurrera, legezko interesa bi puntuz gehituko da, dena ordaindu arte. Kostuak demandatuari ezartzen dizkiot.

Aurkaratzeko modua: Bizkaiko Probintzia Auzitegiari zuzendutako apelazio-errekurtsoaren bidez (PZL, 455. artikulua). Errekurtsoa egiteko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, hogei egun balioduneko epean, jakinarazpena egin eta biharamunetik aurrera. Idazki horretan, bestalde, hauek adieraziko dira: aurkaratzea zein alegaziotan oinarritzen den eta apelatutako ebazpena eta aurkaratutako erabakiak zein diren (PZL, 458.2 artikulua).

Errekurtsoa jarri ahal izateko, 50 euroko gordailua eratu beharko da, eta, baldintza hori bete ezean, ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori zainpean jarri beharko da epaitegi honek Banco Santanderren duen gordailu eta kontsignazio kontuan. Kontuaren zenbakia hauxe da: 2755000004048518. Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Kontsignazioa egiaztatu beharko da errekurtsoa aurkeztean (BJLO, 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenean salbuetsi deklaratzen direnak eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Luis Augusto Rodríguez demandatuaren gaur egungo helbidea edo bizilekua ezezaguna denez gero, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 156.4 eta 164. artikuluetan xedatutakoarekin bat etorriz, ediktu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea erabakia, jakinarazpen-eginbidea gauza dadin.

Bilbao (Bizkaia), 2019ko martxoaren 12a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala