Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

67. zk., 2019ko apirilaren 5a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

VITORIA-GASTEIZKO LEHEN AUZIALDIKO 8 ZENBAKIKO EPAITEGIA
1738

EDIKTUA, adostasunik gabeko dibortzioari buruzko 1327/2018 prozeduraren ondoriozkoa.

Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 8 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: 1327/2018 adostasunik gabeko dibortzioa.

Alderdi demandatzailea: Teodoro Pérez Jimenez.

Alderdi demandatua: Gleice Dos Anjos Guarda de Souza.

Gaia: adostasunik gabeko dibortzioa.

Judizio horretan, ebazpen hau eman da:

176/2019 epaia, adostasunik gabeko dibortzioari buruzko 1327/2018 prozeduran emana. Hauek dira alderdiak: Teodoro Pérez Jiménez demandatzailea eta Gleice Dos Anjos Guarda de Souza demandatua. Prozedura hori Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 8 zenbakiko Epaitegian bideratu da.

Gleice Dos Anjos Guarda de Souza demandatuaren egungo helbidea edo bizitokia ezezaguna denez, erabaki da Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu baten bidez jakinaraztea aipatutako ebazpena, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluaren arabera.

Ebazpen horren aurka, 20 egun balioduneko epean, apelazio-errekurtsoa aurkez dezake demandatuak, zeina auzi-ihesean baita.

Interesdunak eskuragarri dauka jakinarazten den ebazpenaren testu osoa, epaitegi honetako bulego judizialean.

Vitoria-Gasteiz, 2019ko martxoaren 28a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala