Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

67. zk., 2019ko apirilaren 5a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

VITORIA-GASTEIZKO LEHEN AUZIALDIKO 3 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
1736

EDIKTUA, 1082/2018 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 3 zenbakiko Epaitegia, Zuzeneko Laguntza Zibila emateko Unitate Prozesala.

Judizioa: 1082/2018 hitzezko judizioa.

Alderdi demandatzailea: Petra Yañez de la Torre.

Alderdi demandatua: Vaitiare Vega Ojido, Beatriz Elena Toro Cañola eta Linea Directa Aseguradora.

Gaia: diru-zenbateko bat erreklamatzea.

Judizio horretan ebazpena eman da, eta hau dio:

EPAITZA

Osorik ezesten dut Epaitegietako Jesús M.ª de las Heras Miguel prokuradoreak Petra Yáñez de la Torreren izenean eta hura ordezkatuz aurkeztutako demanda. Horrenbestez, prozesu honetan demandatu diren Beatriz Elena Toro Cañola, Vaeitiare Vega Ojido eta Línea Directa Aseguradora absolbitzen ditut demandako uzi guztietatik.

Petra Yáñez de la Torre kondenatzen dut prozedura honen ondoriozko kostuak ordaintzera.

Ebazpen honen aurka, ezin da errekurtsorik aurkeztu.

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Demandatuaren gaur egungo helbidea edo egoitza ezezaguna denez, ediktu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 156.4 eta 164. artikuluetan xedatutakoarekin bat, epaia jakinarazteko eginbidea gauza dadin.

Vitoria-Gasteiz, 2019ko martxoaren 27a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala