Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

67. zk., 2019ko apirilaren 5a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BILBOKO LEHEN AUZIALDIKO 9 ZENBAKIKO EPAITEGIA
1733

EDIKTUA, edukitzaren tutoretza sumarioari buruzko 935/2018 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

Bilboko Lehen Auzialdiko 9 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: edukitzaren tutoretza sumarioari buruzko 935/2018 hitzezko judizioa.

Nik, Raquel Fernandez Arbesuk, Bilboko Lehen Auzialdiko 9 zenbakiko Epaitegiko Justizia Administrazioaren letradua naizen aldetik, fede ematen dut:

Judizio horretan, epaia eman du epaitegi honetako magistratu den Maria Esther Gonzalez Rodriguezek, 2019-01-31n.

Ez dakigunez non dauden Bilboko Iturribide 21 zenbakiko 4. solairuko ezkerrean dagoen etxebizitzako okupatzaile ezezagunak, ediktu honen bidez jakinarazten zaie, eta hau ohartarazten:

– epai honen aurka, apelazio-errekurtsoa aurkeztu daiteke Bizkaiko Probintzia Auzitegian (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa jartzeko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, ediktu hau jakinarazi eta biharamunetik aurrera hogei egun balioduneko epean (PZLb, 458.2 artikulua).

Epaitegi honetako bulegora joanda ezagutu dezake ebazpen honen edukia osoa.

Bilbao (Bizkaia), 2019ko martxoaren 12a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala