Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

67. zk., 2019ko apirilaren 5a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

LAN ETA JUSTIZIA SAILA
1730

EBAZPENA, 2019ko martxoaren 28koa, Laneko eta Gizarte Segurantzako zuzendariarena, zeinaren bidez argitara ematen baita uztailaren 29ko 191/2003 Dekretuan aurreikusitako laguntzen onuradun diren entitateen zerrenda, entitate horiei hasiera batean onartutako dirulaguntzan izandako aldaketa jasotzen duena. Dekretu horren bidez enpresaburuen elkarteei eta erakunde sindikalei dirulaguntzak ematea arautzen da, enpresa-elkarteen eta sindikatuen giza baliabideen kualifikazioa haien jarduera-eremuen berezko gaietan hobetzera zuzendutako prestakuntza-planak garatzeko.

Dirulaguntza publikoak emateko jarraitu beharreko publikotasun-printzipioa betetzeko, uztailaren 29ko 191/2003 Dekretuak, 12.4 artikuluan, xedatzen du Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko dela xedapen horren babespean emandako dirulaguntzen onuradun diren entitateen zerrenda, baita emandako dirulaguntza aldatu zaienena ere, hori guztia berariazko banakako jakinarazpena baztertu gabe. Laguntza horietarako 2017ko ekitaldirako deialdia Lan eta Justiziako sailburuaren 2017ko abuztuaren 30eko Aginduaren bitartez egin zen.

Horrenbestez, hau

EBAZTEN DUT:

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea uztailaren 29ko 191/2003 Dekretuan aurreikusten diren laguntzen onuradun diren entitateen 2017ko ekitaldirako zerrenda, entitate horiei hasiera batean onartutako dirulaguntzan izandako aldaketa jasotzen duena, espediente-zenbakia, entitate onuradunaren izena eta emandako dirulaguntzaren zenbatekoa adierazita, ebazpen honen eranskinean jasotzen den moduan. Aipatutako dekretu horren bidez, enpresaburuen elkarteei eta erakunde sindikalei dirulaguntzak ematea arautzen da, enpresa-elkarteen eta sindikatuen giza baliabideen kualifikazioa haien jarduera-eremuen berezko gaietan hobetzera zuzendutako prestakuntza-planak garatzeko. 2017. urterako deialdia Lan eta Justiziako sailburuaren 2017ko abuztuaren 30eko Aginduaren bidez egin da.

Vitoria-Gasteiz, 2019ko martxoaren 28a.

Laneko eta Gizarte Segurantzako zuzendaria,

MARÍA ELENA PÉREZ BARREDO.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala