Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

67. zk., 2019ko apirilaren 5a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILA
1728

EBAZPENA, 2019ko martxoaren 28koa, Kulturako sailburuordearena, kaleko arte eszenikoen ikuskizunen programak garatzera zuzendutako dirulaguntzak emateko balorazio batzordeko bokalak izendatzen dituena eta batzordearen osaera argitaratzen duena.

Ikusi da Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2019ko otsailaren 13ko Agindua, arte eszenikoak sustatzera bideratutako programak garatzeko dirulaguntzak emateko araubidea ezartzen duena, kaleko arte eszenikoen ikuskizunen programak garatzeko laguntzen modalitatean.

2019ko otsailaren 13ko Aginduaren 8. artikuluak xedatzen duenez, dirulaguntza horiek emateko ebazpen-proposamena balorazio batzorde batek egingo du eta batzorde horretako bokalak Kulturako sailburuordearen ebazpen baten bidez izendatuko dira.

Horiek horrela, honako hau

XEDATZEN DUT:

Lehenengoa.– Kaleko arte eszenikoen ikuskizunen programak garatzeko dirulaguntzen ebazpen proposamena egingo duen Balorazio Batzordeko bokalak izendatzea eta batzorde horren osaera argitara ematea. Hau izango da:

Lehendakaria: Aitziber Atorrasagasti Calcedo andrea (Kultura Sustatzeko zuzendaria).

Bokalak:

– Amaia Ibáñez Zalba andrea.

– Amagoia Garaizabal Armesto andrea.

Idazkaria: Jose Luis Ibarzabal Egibar jauna, Kultura eta Hizkuntza Politika Saileko teknikaria.

Bigarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritza Aldizkarian argitaratu dadin agintzea, jende guztiak horren berri izan dezan.

Vitoria-Gasteiz, 2019ko martxoaren 28a.

Kulturako sailburuordea,

JOSÉ ÁNGEL MARÍA MUÑOZ OTAEGI.


Azterketa dokumentala