Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

67. zk., 2019ko apirilaren 5a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILA
1727

EBAZPENA, 2019ko martxoaren 27koa, HABEko zuzendaria, zeinaren bidez zuzentzen baitira 2019ko martxoaren 7ko Ebazpenean zeuden akatsak. Ebazpen horren bidez, 2019. urterako deialdi irekia egiten da, Helduen Euskalduntzearen Oinarrizko Curriculumean (HEOC) zedarritutako euskararen B1, B2, C1 eta C2 mailak egiaztatu ahal izateko.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.c) artikuluan xedatzen denez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak, testuinguruak lagunduta ulertzen ez badira eta haiek aldatzeak dokumentuaren edukia edo zentzua benetan edo itxuraz aldatzea badakar, maila bereko xedapenaren bidez aldatuko dira.

Horrelako hutsak ikusi dira HEOCean zedarritutako B1, B2, C1 eta C2 mailak egiaztatu ahal izateko 2019ko deialdi irekia egiten duen HABEko zuzendariaren 2019ko martxoaren 7ko Ebazpenean (2019ko martxoaren 22ko EHAA, 57. zk.). Beraz, zuzendu egiten dira huts horiek:

2019/1492 (23/1) orrialdean,

honela dio:

«Bigarrena.– Deialdi hori burutzeko, HABEko zuzendariak 2018ko otsailaren 1eko eta martxoaren 6ko Ebazpenez izendatutakoak izango dira maila bakoitzean arituko diren epaimahaiak, lurralde-arduradunak, tutoreak eta aztertzaileak.»

Baina honela esan behar du:

«Bigarrena.– Deialdi hori burutzeko, HABEko zuzendariaren Ebazpenez 2019ko deialdietarako izendatutakoak izango dira maila bakoitzean arituko diren epaimahaiak, lurralde-arduradunak, tutoreak eta aztertzaileak.»

Donostia, 2019ko martxoaren 27a.

HABEko zuzendaria,

JOKIN AZKUE ARRASTOA.


Azterketa dokumentala