Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

67. zk., 2019ko apirilaren 5a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

ENPLEGUKO ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
1725

HUTS-ZUZENKETA honako ebazpen honena: Ebazpena, 2018ko abenduaren 31koa Familia Politikako eta Aniztasuneko zuzendariarena, 2018ko uztailaren 30eko Aginduaren babesean aurkeztutako dirulaguntzen eskaerak ebazten dituena. Azken agindu hori Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuarena da, eta horren bitartez onartzen dira sektore publikoko erakundeek immigrazioaren arloan teknikariak kontratatzen jarraitzeko eta immigrazioaren eta kultur arteko bizikidetzaren arloan jarduerak garatzeko dirulaguntzak emateko oinarriak, eta laguntza horietarako deialdia egiten da 2018. urterako. Dirulaguntzen bigarren lerroa: immigrazioaren edo kulturen arteko bizikidetzaren arloko jarduerentzako dirulaguntzak.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen 217/2008 Dekretuaren 18.2.b) artikuluak ezartzen du, argitaratzeko bidalitako testuan egindako hutsak edo omisioak Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko dituela, baldin eta nabarmenak badira, agirien esanahia aldatzen ez badute eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada. Horretarako, testua argitaratzeko agindua eman duen organoak aginduko du.

Era horretako hutsak aurkitu dira Familia Politikako eta Aniztasuneko zuzendariaren 2018ko abenduaren 31ko Ebazpenaren (2019ko martxoaren 13ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 51. zk.) II. eranskinean, 2018ko uztailaren 30eko Aginduaren babesean aurkeztutako dirulaguntzen eskaerak ebazten dituena. Azken agindu hori Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuarena da eta horren bitartez onartzen dira sektore publikoko erakundeek immigrazioaren arloan teknikariak kontratatzen jarraitzeko eta immigrazioaren eta kultur arteko bizikidetzaren arloan jarduerak garatzeko dirulaguntzak emateko oinarriak, eta laguntza horietarako deialdia egiten da 2018. urterako. Dirulaguntzen bigarren lerroa: immigrazioaren edo kulturen arteko bizikidetzaren arloko jarduerentzako dirulaguntzak. Hori dela-eta, dagokion zuzenketa egiten da hemen.

Gaztelaniazko argitalpenean, 2019/1325 orrian (5/7) orrialdean, «Erakunde eskatzailea» zutabean,

honela dio:

«Ayuntamiento de Tolosa»,

baina honela esan behar du:

«Tolosaldea Garatzen SA»


Azterketa dokumentala