Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

67. zk., 2019ko apirilaren 5a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILA
1720

AGINDUA, 2019ko apirilaren 1ekoa, Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuarena, zeinaren bidez izendatzen baita Kultura eta Hizkuntza Politika Saileko behin-behineko langile bat.

Jaurlaritzari buruzko ekainaren 30eko 7/1981 Legearen 28. artikuluan ezarritako ahalmenez baliatuz eta Funtzio Publikoko Zuzendaritzak eman duen txostenarekin bat etorriz, horretarako aurrekontu-kreditua dagoenez gero, honako hau

XEDATZEN DUT:

Lehenengoa.– Ander Añibarro Maestre jauna Kultura eta Hizkuntza Politika Saileko Kultur eta Sortze Industrietako aholkulari izendatzea (kodea: 5290; dotazioa: 1), zuzendari mailarekin.

Bigarrena.– Egin beharreko zereginak aholkularitzako lanpostu batenak izango dira, bai eta atxikita dagoen alorreko berariazko zereginak ere.

Hirugarrena.– Interesdunak eskubidea izango du, horretarako legez eskatzen diren baldintzak betetzen baditu, Goi-kargudunen lansariei buruzko urriaren 28ko 14/1988 Legearen 3.1 edota 5.1 edota 5.2 artikuluetan jasota dagoen aurreikuspenen bat edo guztiak aplika dakizkion.

Laugarrena.– Izendapen honek 2019ko martxoaren 30etik aurrera izango ditu diru- eta administrazio-ondorioak.

Era berean, agindu honen bidez ezartzen den zerbitzu-harremana automatikoki amaituta geratuko da izendapena egiten duen organoaren titularrak kargua uzten duenean, ezertan eragotzi gabe lehenago ezeztatu ahal izango dela, edozein unetan.

Bosgarrena.– Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke organo honi, hilabeteko epean, edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke administrazioarekiko auzien epaitegian, bi hilabeteko epean. Bi kasuetan, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera hasiko dira epeak.

Vitoria-Gasteiz, 2019ko apirilaren 1a.

Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburua,

BINGEN ZUPIRIA GOROSTIDI.


Azterketa dokumentala