Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

66. zk., 2019ko apirilaren 4a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

SEGURTASUN SAILA
1716

IRAGARKIA, zeinaren bidez ibilgailu batzuen hondakin-tratamenduari buruzko erabakiak jakinarazten baitira.

Behean aipatzen diren ibilgailuen hondakin-tratamendua baimentzeko erabakia interesdunei helarazi nahi izan zaien arren, hori egitea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legeko 44. artikuluan xedatutakoa betetzeko.

Eranskinean aipatutako interesdunak jakinaren gainean egon daitezen argitaratzen da hau, eta haientzat banakako jakinarazpena balitz bezala balioko du.

Bestalde, 39/2015 Legearen 112. artikuluak ezartzen duenaren arabera, ebazpen hauen aurka interesdunek gora jotzeko errekurtsoa jar dezakete Trafikoko zuzendariaren aurrean. Horretarako hilabeteko epea dute, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita.

Donostia, 2019ko martxoaren 27a.

Gipuzkoako Trafikoko lurralde-arduraduna,

XABIER AUZMENDI DOYHARZABAL.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala