Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

66. zk., 2019ko apirilaren 4a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

VITORIA-GASTEIZKO LEHEN AUZIALDIKO 1 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
1713

EDIKTUA, ordainketa-etendura bati buruz bideratutako 532/2003 prozeduraren ondoriozkoa.

Nik, Yolanda Mendia Rodriguezek, Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 1 zenbakiko Epaitegiko Justizia Administrazioaren letraduak, jakinarazten dut:

Baigoirri Argitaletxe SAren ordainketa-etendurari buruzko auto hauetan hitzarmen bat proposatu da, epaitegi honetan 532/2003 zenbakiarekin bideratu dena. Bada, Ordainketa Etendurari buruzko Legearen 14. artikuluan adierazten den gehiengoak babestu du hitzarmen hori. Horrenbestez, horren berri eman behar da, Ordainketa Etendurari buruzko Legearen 15. artikuluan agindutako eran.

Ediktuak argitara eman eta hurrengo zortzi egunetan, hitzarmena onartzearen aurka egin dezakete Ordainketa Etendurari buruzko Legearen 16. eta 17. artikuluetan aipatzen diren hartzekodunek eta haietan zehazten den moduan.

Vitoria-Gasteiz, 2019ko martxoaren 25a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala