Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

66. zk., 2019ko apirilaren 4a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

GETXOKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 2 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
1712

EDIKTUA, delitu arinen gaineko 412/2018 berehalako judizioaren ondoriozkoa.

Nik, Oihana Fano Dominguezek, Getxoko Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 2 zenbakiko epaitegiko (Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesala) Justizia Administrazioaren letradua naizen aldetik, hau jakinarazten dut:

Delitu arinen gaineko 412/2018 judizioan, 2018-12-12an epaia eman du epaitegi honetako Maria Luisa Bayarri Marti magistratuak.

Ondoren adierazitako pertsona aurkitu ezin izan dugunez, ediktu honen bidez jakinarazten zaio epaia.

Jakinarazten zaion pertsona: Eduardo Martinez Sanz.

Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez daiteke, Bizkaiko Probintzia Auzitegian, bost eguneko epean; errekurtso hori epaitegi honetan jarri beharko da.

Demandatuak eskuragarri dauka ebazpenaren testu osoa organo honetako bulegoan.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadin, ediktu hau ematen dut, Getxon (Bizkaia), bi mila eta hemeretziko martxoaren hemeretzian.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala