Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

65. zk., 2019ko apirilaren 3a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

TURISMO, MERKATARITZA ETA KONTSUMO SAILA
1690

IRAGARKIA, Kontsumobideren zuzendariak kontsumoko SAN-48A001-24-2019 zehapen-espedientea hasteko hartu duen erabakia jakinarazteko dena.

Aipatutako hasiera-izapidea zuzenean jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoa betetzeko.

Ondorioz, jakitera ematen da 2019ko otsailaren 26an erabaki dela Amakaitz SL enpresari zehapen-espediente bat irekitzea, ustez kontsumo arloko arau-hausteak egin izanagatik.

Legezko ohartarazpenak:

15 eguneko epea dago hasiera-erabakia ikusteko, egoki iritzitako nahi beste alegazio, dokumentu edo informazio formulatzeko eta ekartzeko, eta frogaldia ireki dadila eskatzeko eta egoki iritzitako frogabideak proposatzeko. Epe berean, espedientea aztergai izango da Kontsumobideren Bilboko bulegoan (Recalde zumarkalea 39-A).

Horren berri ematen da, eranskinean adierazitako interesdunak jakin dezan eta jakinarazpentzat har dezan.

Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2019ko martxoaren 11a.

Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutuaren zuzendaria,

NORA ABETE GARCÍA.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala