Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

65. zk., 2019ko apirilaren 3a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

VITORIA-GASTEIZKO LEHEN AUZIALDIKO 4 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
1684

EDIKTUA, 647/2018 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 4 zenbakiko Epaitegia, Zuzeneko Laguntza Zibila emateko Unitate Prozesala.

Judizioa: 647/2018 hitzezko judizioa.

Demandatzailea: Anthony Prince Okenini eta Doris Idehen.

Abokatua: Jose Luis Imaz Corres.

Prokuradorea: Ignacio Sanchiz Capdevila.

Demandatua: Mathew Antony eta Mercy Antony.

Gaia: hitzezko judizioa.

Judizio horretan, epaia eman da 2019-03-14an. Hona hemen epaitza:

126/2019 Epaia, 647/2018 hitzezko judizioan emana, 2019ko martxoaren 14an. Honako hauek dira alderdiak: batetik, demandatzaileak, Anthony Prince Okenini eta Doris Idehen, Sanchiz prokuradorearekin, eta, bestetik, demandatuak, Mathew Antony eta Mercy Antony, zeinak auzi-ihesean baitira eta prozesu-ordezkaririk ez baitute. Fiskaltza ere alderdi izan da. Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 4 zenbakiko Epaitegian bideratu da prozedura. Epaiaren aurka apelazio-errekurtsoa jar daiteke 20 eguneko epean.

Mathew Antony eta Mercy Antony demandatuen egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera.

Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez dezakete demandatu auzi-iheslariek.

Interesdunek eskuragarri dute jakinarazten den ebazpenaren testu osoa, epaitegi honetako bulego judizialean.

Vitoria-Gasteiz, 2019ko martxoaren 14a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala