Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

65. zk., 2019ko apirilaren 3a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BILBOKO LEHEN AUZIALDIKO 13 ZENBAKIKO EPAITEGIA
1682

EDIKTUA, edukitzaren tutoretza sumarioari buruz bideratutako 953/2018 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

Nik, Bilboko Lehen Auzialdiko 13 zenbakiko Epaitegiko Justizia Administrazioaren letradua naizen aldetik,

Honen fede ematen dut:

Edukitzaren tutoretza sumarioari buruz epaitegi honetan bideratutako 953/2018 hitzezko judizioaren prozeduran, epaia eman da bi mila eta hemeretziko martxoaren zazpian.

Ez dakigu zer helbide duen prozedurako alderdi honek: Esteban Garcia Ruiz, Ainara de Blas Soria eta Josefa Merino finkaren okupatzailea ezezagunak. Hori dela eta, ediktu honen bidez, 2019-03-07ko epaia jakinarazten da, eta, aditzera ematen da, halaber, ebazpen judizial/prozesal horren aurka apelazio-errekurtsoa aurkez daitekeela.

Interesdunak eskuragarri dauka jakinarazten den ebazpenaren testu osoa, organo honetako bulego judizialean.

Ediktu honek betetzen ditu Justizia Administrazioan izaera pertsonaleko datuak babesteko irizpideak. Irizpide horiek honako arau hauetan ezarrita daude: Botere Judizialaren Lege Organikoaren 236.bis artikulua eta ondorengoak; Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016ko apirilaren 27ko 2016/679 Erregelamendua (EB), Datu pertsonalak tratatzeari eta datu horiek aske zirkulatzeari dagokienez pertsona fisikoak babesteari buruzkoa, eta 95/46/EE Zuzentaraua, Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorrari buruzkoa, indargabetzen duena.

Eta prozedurako alderdi diren Esteban Garcia Ruiz, Ainara de Blas Soria eta finkaren okupatzaile ezezagunari jakinarazpena legeak agindu bezala egiteko balio dezan, ez baitakigu zer helbide duten, ediktu hau eman eta sinatzen dut. Ediktua organo judizial honen iragarki-taulan argitaratuko da. Prozedurako alderdi horri ohartarazten diot, gainera, hurrengo jakinarazpenak ebazpenaren edo zedularen kopia bat iragarki-taula horretan argitaratuz egingo direla, eta ondorio guztiak izango dituztela.

Bilbao, 2019ko martxoaren 7a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala