Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

63. zk., 2019ko apirilaren 1a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

GOBERNANTZA PUBLIKO ETA AUTOGOBERNU SAILA
1634

EBAZPENA, 2019ko martxoaren 18koa, Erakunde Harremanetarako sailburuordearena, zeinaren bidez onartzen baita Gipuzkoako Lurralde Historikoko Osabidezko Hezkuntza eta Lanbide Heziketako Partzuergoa azkentzea.

Toki Administrazioaren Sailburuordetzaren 1986ko otsailaren 17ko Ebazpenaren bitartez, Gipuzkoako Lurralde Historikoko Osabidezko Hezkuntza eta Lanbide Heziketako Partzuergoa sortzea onartu zen. Partzuergoa Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak osatzen dute.

Estatutuetako 3. artikuluaren helburuak gauzatutzat jota, Partzuergoaren Gobernu Batzarrak, 2017ko abenduaren 4an egindako aparteko bilkuran, Partzuergoa desegitea erabaki zuen.

Erabaki hori, justifikazio-memoriarekin batera, Erakunde Harremanetarako Sailburuordetzara bidali zen, eta, desegiteko kausarik badagoela eta jarraitutako prozeduraren legezkotasuna egiaztatu ondoren, Partzuergoa desegiteko erabakia onartu zuen, 2018ko uztailaren 10eko Ebazpenaren bidez.

Partzuergoak likidatzaile izendatu zuen Gipuzkoako Foru Aldundiko Ogasun eta Finantza Departamentua, eta, aldi berean, horrek, azaroaren 26ko 604/2018 Foru Aginduaren bidez, likidazio lanak egiteko arduraduna izendatu zuen. Likidazio-txostena, non likidaziotik eratorritako ondarearen adjudikazio proposamena jasotzen den, Gobernu Batzarrak onartu zuen 2018ko abenduaren 5ean egindako aparteko bilkuran.

Hori dela eta, Erakunde Harremanetarako Sailburuordetza honetan desegiteari buruzko espedientea osatzen duen dokumentazio guztia jaso ondoren eta legean zein estatutuetan aurreikusten den desegite eta likidazio prozedura bete dela egiaztatu ondoren, hau

EBAZTEN DUT:

Artikulu bakarra.– Onartzea Gipuzkoako Lurralde Historikoko Osabidezko Hezkuntza eta Lanbide Heziketako Partzuergoa azkentzea.

AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA

Ebazpen honek ez dio bukaera ematen administrazio-bideari, eta, beronen aurka, gora jotzeko errekurtsoa jarri ahal zaio Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuari, hilabeteko epean, ebazpena argitaratu eta biharamunetik hasita, hala xedatuta baitago Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan.

AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA

Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluari jarraituz, ukitutako administrazio publikoek ez dute administrazioarekiko errekurtsorik jartzerik izango ebazpen honen aurka. Hala ere, ebazpen hau errekurritu daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hilabeteko epean, ebazpena argitaratu eta biharamunetik hasita, 29/1998 Legearen 45. eta hurrengo artikuluen arabera. Halaber, aurretiaz eta epe berean, Erakunde Harremanetarako Sailburuordetzari eskatu ahalko diote ebazpena deusezta edo erreboka dezala, hala xedatuta baitago 29/1998 Legearen 44.1 artikuluan.

Vitoria-Gasteiz, 2019ko martxoaren 18a.

Erakunde Harremanetarako sailburuordea,

PEDRO LUIS BAZACO ATUCHA.


Azterketa dokumentala