Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

61. zk., 2019ko martxoaren 28a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN ETA AZPIEGITURA SAILA
1582

EBAZPENA, 2019ko martxoaren 13koa, Nekazaritza, Arrantza eta Elikagai Politikako sailburuordearena, zeinaren bidez onesten baita ehizan jarduteko gaitasuna egiaztatzeko 2019ko otsaileko deialdian azterketa gainditu duten izangaien behin betiko zerrenda.

Ehizan jarduteko gaitasuna egiaztatzeko azterketarako 2019ko lehenengo deialdia egin zuen Nekazaritza, Arrantza eta Elikagai Politikako sailburuordearen 2018ko abenduaren 20ko Ebazpenaren zortzigarren puntuak xedatutakoa betez (2019ko urtarrilaren 7ko EHAA, 4. zk.), eta epaimahai kalifikatzaileek proposatuta, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Onestea ehizan jarduteko gaitasuna egiaztatzeko 2019ko lehenengo deialdiko azterketa gainditu duten izangaien zerrenda. Zerrenda hori lurralde bakoitzeko azterketak epaitu dituzten Epaimahaiek osatu dute.

Bigarrena.– Zerrenda horiek Araba, Bizkai eta Gipuzkoako foru-aldundietako iragarki-oholetan eta Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Azpiegiturak Sailaren web-orrian (www.nasdap.ejgv.euskadi.eus) jar dadila agintzea.

Hirugarrena.– Ebazpen honen aurka, interesdunek gora jotzeko errekurtsoa jar diezaiokete Ekonomiaren Garapen eta Azpiegituretako sailburuari, hilabete bateko epearen barruan, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2019ko martxoaren 13a.

Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendaria ez dagoenez, eta Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen apirilaren 11ko 74/2017 Dekretuaren lehenengo xedapen gehigarriaren arabera.

Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako sailburuordea,

BITTOR OROZ IZAGIRRE.


Azterketa dokumentala