Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

61. zk., 2019ko martxoaren 28a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
1578

IRAGARKIA, Bilbao-Basurto Erakunde Sanitario Integratuko Jado-Nefrologiako Gainbegiraletzako Antolamendu Unitatean gainbegirale lanpostu bat izendapen askez hornitzeko deialdiari buruzkoa.

Bilbao-Basurto ESI Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari gerenteak deialdia egin du Bilbao-Basurto ESIko Jado-Nefrologiako Gainbegiraletzako Antolamendu Unitatean gainbegirale lanpostu bat izendapen askez betetzeko. Deialdiaren oinarriak eta lanpostuaren ezaugarriak web-orri honetan daude argitaratuta: www.osakidetza.euskadi.net

Eskabideak deialdiaren oinarrietan xedatutakoaren arabera aurkeztu beharko dira, bertan adierazitako epearen barruan, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Bilbao, 2019ko martxoaren 7a.

Bilbao-Basurto ESIko Zuzendari gerentea.
E (ekainaren 20ko 1556/2017 Ebazpena).

Bilbao-Basurto ESIko Pertsonaleko zuzendaria,

AMAYA DE ALLENDE ACHALANDABASO.


Azterketa dokumentala