Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

61. zk., 2019ko martxoaren 28a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

XEDAPEN OROKORRAK

EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA
1570

ERABAKIA, 2019ko martxoaren 7koa, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatearen Gobernu Kontseiluarena, zeinaren bidez onartzen baita 2019-2020 ikasturtean UPV/EHUko graduko ikasketetara sartu eta ikasketetan onartua izateko prozedura.

Hezkuntzaren Kalitatea Hobetzeko (LOMCE) abenduaren 9ko 8/2013 Lege Organikoak batxilergoaren curriculuma aldatu zuen, bai eta graduko ikasketa ofizialetan sartu eta horietan onartuak izateko baldintzak ere, batxilergoko titulua edo baliokidea duten ikasleentzat; lanbide heziketako goi mailako teknikariaren titulua, diseinu eta arte plastikoetako goi mailako teknikariaren titulua, edo goi mailako kirol teknikariaren titulua duten ikasleentzat; eta atzerriko hezkuntza sistemetatik datozen ikasleentzat.

2014ko ekainaren 7an argitaratu zen BOEn ekainaren 6ko 412/2014 Errege Dekretua, graduko unibertsitate-ikasketa ofizialetan ikasleak onartzeko prozeduren oinarrizko arautegia ezartzen duena.

Abenduaren 26ko 1105/2014 Errege Dekretuak Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzaren eta Batxilergoaren oinarrizko curriculumak zehazten ditu, eta, bestalde, irailaren 6ko 127/2016 Dekretuak Batxilergoko curriculuma zehaztu eta Euskal Autonomia Erkidegoan ezartzen du.

Abenduaren 9ko 5/2016 Legegintzako Errege Dekretua, hezkuntzaren kalitatea hobetzeko abenduaren 9ko 8/2013 Lege Organikoa ezartzeko egutegia zabaltzeko premiazko neurriei buruzkoa.

Urtarrilaren 14ko PCI/12/2019 Aginduak, besteak beste, Unibertsitatera Sartzeko Batxilergoaren Ebaluazioaren ezaugarriak, diseinua eta edukia zehazten ditu.

Gainera, Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren 38. artikuluaren idazketa berriaren arabera, unibertsitateek xedatzen dituzte unibertsitatera sartzeko titulua daukaten ikasleak onartzeko prozedura eta balorazio-irizpideak.

Horregatik guztiagatik, Graduko eta Graduondoko Ikasketen arloko errektoreordearen proposamenari jarraituta, Gobernu Kontseiluak honako hau

ERABAKI DU:

Onartzea 2019-2020 ikasturtean UPV/EHUko graduko ikasketetara sartu eta onartua izateko prozedura, eranskinean jasota dagoen moduan.

Leioa, 2019ko martxoaren 7a.

Errektorea,

NEKANE BALLUERKA LASA.

Idazkari nagusia,

PEDRO MARÍA IRIONDO BENGOA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala